XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kristobal - A gizagoa! Obe dek etxean geldi intzana.

- Gu bezela Ameriketara bidali ba induten ez zekiat zer egin bear uan.

Miel-M.- Ez nian ortako balio.

- Iri eskerrak emen ongi bizi gaituk; bañan ainbeste diru gasta duk emen, ez dit nai bear aña lan egiten ez dedala ik uste izatea.

Kristobal - Ori ez, anai.

Miel-M.- Gañera, Ameriketara oakenean, etxe au guzia nere gain artzeak kezka ematen zidak.

- Ez dek lanarengatik; kontuak zuzen eman bear dituk ordea, salerosten jakin, peritara joan, ibilli, erosi, saldu....

Kristobal- Morroi bat ar zak.

Miel-M.- Onelako zerbait egin bearko diat.

Kristobal- Artu ba, ez beldurrik izan.

Miel-M.- Xalome`rekin ere zer egin ez dek errez asmatzen.

- Ikastetxean egon dekan bitartean lan gutxi eman ziguk.

- Maistra egin dan ezkero oso emakume egin zaiguk eta....

Kristobal- Eta zer? Miel-M.- Mojetako batere zaletasunik ez ote zekarreken....

Kristobal- Mutiletako izanen dik.

Miel-M.- Bai, Don Permin'en semea ta bera beti elkarrekin dituk.

- Eta Eneko ori Ameriketara ziak, beraz Xalome'k gazterik itxoiten asi bear dik.

Kristobal- Atsegin ba zaio.

- Amerika ez zegon ik uste bezin urrun anai.

- Gero ta bertago.

- Elkar maite ba dute, itxoitea ez dek luze iriztea.

Miel-M.- Ik onirizten ba dek....

Kristobal- Xalo'k nork zaindua izango dik.

- Ik erleak zaindu itzak.

- Aurten lore gutxi izandek mendian eta negurako bearko diteken eztia ez abaraskan uztez aaztu.

Miel-M.- Aski ez ba duk.
Kristobal- Azukrea eman.

Miel-M.- Ez duk berdin... (Urbil samar automobil otsa entzun bedi).

Agustine- (Sarturik) Iruñatik kamiona eldu da.

- Don Permin'ek agindu omen dio baulak, arropa ta gañerakoak jasotzera etortzeko.

- Ta zureak ere bai Kristobal.

Kristobal- Txoferra egon dedila lasai, Agustiñe.

Gosaiten emaiozu; arraultz parea ta urdai azpikoa, ardoarekin.

Agustine- Bai, bai, ortatik ba dago etxe ontan.

Miel-M.- Araultzetatik urri gabiltz.

Kristobal - Jaten ugari eman bear olloai.

Miel-M.- Bai, eguraldi oberik ez badator ingurumai oitan artuak ez dauka eltzerik.

- Ez dakit zer eman.

Agustine- Arto gutxi dago mandioan.

Miel-M.- Ta San Martiñak urruti.